7 KOLORE. KANTALDI IKUSKIZUNA
Munduko hainbat bazterretako argazkiak, ilustrazioak, zuzeneko irakurketak eta zuzeneko piano-musika eta abestiak konbinatzen dituen Kantaldi-ikuskizun bat da. Hari gidaria Jon Arretxe idazlearen, Francisco Ibañez konpositorearen eta Cristina Fernandez ilustratzailearen ekarpenak biltzen dituen 7 Kolore disko-liburu ilustratua da (Erein, 2010). Lan honetako testuetan idazleak egindako hamaika bidaietan bizi izan dituen esperientzia berezienak biltzen dira, eta sentimenduka sailkatu, kapitulu bakoitza kolore baten esanahiari lotuz: grisa eta tristura, berdea eta esperantza, gorria eta beldurra, urdina eta harmonia.... Atal bakoitzari koloreak eta marrazkiak erantsi dizkio ilustratzaileak, eta konpositoreak zazpi kanta sortu ditu piano eta ahotserako, interprete hauek dauzkatenak: Iñaki Belasko pianojolea, Olatz Saitua sopranoa, Enrique Campos tenorra eta Jon Arretxe baxua
No hay comentarios:
Publicar un comentario